XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo nekien nire petsamentuaren muiña koxkorra zena.

Ez nuen bereala aitortuko hain koxkorra zenik, halere.

Lagunarteak, nunbait eragiten zion, zorna ematen zion.

Orain, elkarrizketarako lagunik ez-ta, eztabaidaren zirikada galtzean, igartu egin da pentsamentua.

Ez dute erakartzen noizpait hain beste urduritzen zuten galdekizun haiek ere.

Aspergarri bilakatu dira beti alderdi beretik begiratzeaz.

Ezagunegi.

Ez esan, gero, menderatzen ez den hizkuntzan gogoetak trebeki, airosko azaltzeko nekea denik.

Sakonagoa da gaitza.

Giarra bera dut auldutakoa.

Gogoetak berak biurtu zaizkit nekagarri ta elkor.

Behiñolako argi piztearen poz hartarako gaitasunik ez du nire gaurko pentsamentuak.

Ez du segurantzarik tinkatzen nire gogarteak, hasieran baiño duda gehiago, bai, galdera gehiago bakarrik.

Gauzarik zaharrenak berri ageri ziren lagunartean, eztabaidak ematen zien garbituarekin dizdira berria irabazita.

Batek batetik, bestetik besteak, bapo astinduak uzten genituen prolemak, eta ba zirudien iñoiz akitu ezin ahal beste aurpegi zoragarri zeuzkala edozein huskeri xinplek, sakon aztertu ezkero

Gaur ez du bere idoro lanean estratu zeatzik aurkitzen pentsamenak; antxiñako huri eratxietan ondarrak antzo, prolema guztien erraiak nahasi ta biurri, korapilloz josiak baiño.

Motel iruditzen zait auzirik gorriena.

Lur ezagunarekin topatzen naiz pittin bat jorratu orduko.

Iñoiz ez gera helduko ezeren barrutasun egiazkoraiño.

Eztabaidaren zoroan, ezerk ez zidan etsaiaren arrazoiak birrintzeak baiño atsegin bizkorragorik, gozoagorik ordaintzen.

Beharbada alderdi berriak idorotzea seguruegi neukan, merezitako neurrian estimatzeko.

Ez nintzan haren prezioaz asko akordatzen, ez horixe.

Errezegia zen eritziak baztertzea, onartzea, lagatzea, aldatzea, zuzentzea, ukatzea.

Irribarre mikatzez oroitzen naiz orain nolako abegi onez onartzen genituen Frantzia-ko ideiak, Alemania-ko liburuak... atzerritik etortzearen zoramena beste ederrik zuten gehiegi arduratzerake.

Errezegia, bai.

Hauxe da kanpora irtetzeak lehenbizi desegiten duen mitoa.

Ez ote dira gure antzeko kanpokoak ere?.

Aidea bete iritzi ta kezka egonezin ba zen gure Arantzazu-n.

Edozein-iritzik kolkoan dakarren egi zatia ikusteko ta aprotxatzeko lana ba zenik ere ez zitzaidan otutzen orduan.